XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MAIA CHIBURDANIDZE.

1927.ean jokatuz zen emakumeen munduko txapelketarako lehen lehiaketa.

Vera Menchik-ek (Mosai 1906-1944) irabazi zuen.

Lehiaketa askotan hartu zuen parte maisu handiekin eta Euwe, Becker, Thomas, Alexander eta abarri irabazi zien.

1949.eko lehen lehiaketa ofizialean Ludmila Rudenko atera zen irabazle.

Ordutik aurrera Elisabet Bikova eta Olga Rubtzova-ren artean ibili zen tituloa.

1962.ean Nona Gaprindashvili konparaezina sortu zen eta 16 urtetan izan zuen gainditasuna.

1978.ean Maia Chiburdanidze 16 urtetako neskato harrigarriari utzi behar izan zion tituloa.

Etorri handiaren dohaina du Maiak.

Momentu egoki batetan ustekabeko jokaldia, antinaturala, itxuraz zentzugabea sortuko duena, baina kolpe garaitzailea izango den garunaren prozesuaren elementu arraro hori du Maiak.

Maia, 20 urte, munduko emakumeen txapelduna, sobietarren txapelketaren lehiaketa azkenaldia jokatzeko klasifikatu zen, lehiaketa aurretiko batetan bigarren geratu zelarik.

Bere aberriko titulo handienean parte hartzen duen lehen emakumea da historian zehar.

Zuriak: Maia Chiburdanidze.

Beltzak: V. Osnos. .

Defentsa siziliarra. .

Taimamov aldakina; duela 20 urte aztertu eta jokatua. .

Jarraipen onetariko bat. .

eta -ko peoien eraketa klasikoa; Geza Maroczy hungriarraren aportaketetariko bat. .

da hoberena, teoriak dioenez.

. Dama hegalaldean aurrerabidetuko da posiziozko borroka; honen aurka zuzenduak baitaude zurien indarrak. .